Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Pilota Txapelketetako bigarren mailan Altsasuk eta Txarutak jokatu behar zuten finala. Baina soilik Altsasu taldetik Peñas agertu zen, banakako finala jokatzeko. Nahiz eta Txarutako Otxandorenari 18-4 irabazi, eta binakakoan bera bakarrik Unai eta Xabi Arraztoaren kontra aritu eta galdu, erregelamenduari segiz Txarutak irabazi zuen Nafarroako Pilota Txapelketa. Altsasu txapeldunordea da.