Gaixotasun larriak dituzten 13 presoen aldeko 13 eguneko dinamika

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Herrira mugimenduko 13 kidek, 13 egunez, 13 orduz, udaletxeko 13 aulkiak okupatuko dituzte. Horrekin batera, herrian barna beste hainbat dinamika ere garatuko dituzte. Herrirako kideek "ezinbestekoa" jo dute gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen berehalako etxeratzea: "espetxean zenbat eta denbora gehiago igaro, beraien osasun egoerak orduan eta nabarmenago egiten du okerrera". Preso horiek askatzea aldarrikatu dute, "nazioarte zein estatu espainiarreko araudi, zuzenbidearen printzipio eta giza eskubideen aldeko aldarrikapenak" kontuan izanik. Preso dauden 13 gaixoendako "beharrezko tratamendua eta zaintza medikua behar bezalako baldintzetan" exijituko diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. Herrirako kideek. Horregatik 13 egun hauetan 13 preso horien baldintzapeko askatasuna aldarrikatuko dute. Altsasuarrak mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte. Baita ilbeltzaren 12an Bilbon eginen den manifestazioan ere. EpaiketaAstelehenean 13 altsasuar epaitu zituzten duela hilabete batzuk Josu Uribeetxeberriaren askatasuna aldarrikatzeko egindako ekimen batean parte hartzeagatik. Garai hartan Arrasateko presoa espetxean preso zuten gaixotasun larri eta sendaezin batekin. Herrirako kideen ustez "Uribeetxeberria heriotzera kondenatu nahi izan zuten". Herrirako kideek azaldu dutenez, presoa askatzea "lortu genuen, baina euskal gizarteak piztu zuen sugarra mantendu beharko dugu, egoera ez errepikatzeko eta gaixo dauden euskal presoak orain ateratzeko borrokan jarraitzeko.