Sexu indarkeria salatzeko hitzordu bat gutxiago

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Hilabeteko lehen ostiralero kontzentrazioa egin izan da Altsasuko Feministak deituta udaletxe aurrean, 20:00etan. Eraso sexistarik ez! pankartarekin emakumeek jasaten duten sexu indarkeria salatu nahi izan dut horrela erakunde feministak. Kontzentrazioak egiten urteak eman ditu, 20 akaso bai. Eta Altsasuko Feministak taldeko kideek kontzentrazioak bertan behera uztea erabaki dute, baina ez emakumeenganako indarkeria bukatu delako.Altsasuko Feministen erabaki horren ondoren, sexu erasoak salatzeko kontzentrazio bakarra geldituko da: Bilgune Feministak sexu indarkeriagatik hildako emakumeak gogoan izateko eta indarkeria mota hori salatzeko emakumearen heriotzaren hurrengo egunean eginen diren bilkurak hain zuzen ere.