Trasteandoren elkartasun kontzertu bikoitza

Guaixe 2012ko abenduaren 14a

Eguberrien etorrerarekin batera ohikoa bihurtu dira Trasteando taldearen elkartasun kontzertuak. Atzoko, gaurko eta betiko kantuak, hangoak eta hemengoak, kantatuko dituzte. Emanaldiaren lehen zatian Cantos con Encanto bildumako aukeraketa eskainiko dut Trasteando. Bigarren zatian, berriz, duela urte bat argitaratutako lana errepasatuko du. Taldeak altsasuarrak kontzertura joatera gonbidatu ditu. Jakien BankurakoZazpigarren urtez talde altsasuarrak bere musika elkartasun ekimen baten alde jarriko du. Oraingo honetan kontzertuetako sarreretatik jasotako dirua Nafarroako Jakien Bankuari emanen dizkiote. Erakunde horrek, 1995etik, egunero pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontra lan egiten du. Bankuak bildutako elikagaiak Altsasun parrokiaren eta ekuadortarren elkartearen bidez banatzen dira premia gehien duten altsasuarrei. Larunbateko emanaldian Trasteandoko kideek 1.215 euroko txekea emanen diote Accioón contra el Hambre erakundeko ordezkari bati. Pasa den urteko abenduaren atera zuten 3. diskoaren salmentatik lortutako dirua da. Aurretik ere, erakunde horrek jaso du Trasteandoren, kontzertuetara joan direnen eta diskoak erosi dituztenen babesa. Guztira 21.916 euro izan dira diskoen salmentetatik eta kontzertuetatik atera dena eta garapenerako bidean dauden herrialdeetan goseari aurka egiteko bideratu direnak.