Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, 10:00etatik, 14:00etara, Hegan & Dream (www.hegandream.com) izeneko espazio sortzaile berria mustuko du Erkuden de Andres Imazek Iruñean, Kale Nagusiaren 50ean. Zabaldu, ilbeltzaren 10ean zabalduko du. Haur eta helduengan pentsatua sortu den espazioa gauza askotarako aukera emanen du. Astegunetan, goizez, 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza izanen da euskaraz eta ingelesez. Astegun arratsaldeetan haur koxkorragoek hainbat artistekin tailerretan parte hartzeko aukera izanen dute. Eta, asteburuetan, musika klasiko kontzertuak, ipuin kontalariak, haurrendako zentzumen-piezak, urtebetetze festak eta beste hartuko ditu.