Solstizioa ospakizuna

Guaixe 2012ko abenduaren 21a

Egubera taldeak bizpahiru urte darama neguko solstizioa ospatzeko ideia ontzen. Pasa den urterako gidoia egina bazuten ere ezinezkoa izan zen. Baina aurten 5 antzezpenez osatutako ospakizuna eginen dute. Horretan ariko dira 40 bat pertsona, Usolarrain dermioan, Dantzaleku parean. Eremuak behar bezala mugatuak izanen dituzte. Lehenik Balankalekuko jentilak azalduko dira. Kixmiren sorrerarekin nola desagertuko ziren kontatuko dute. Bizirik gelditu direnak sura hurbilduko dira. Ondoren, Momotxorroak azalduko dira beraiek dakiten moduan. Jentilekin dantza egin eta gero, beste su batean geldituko dira. Hirugarren antzezpenean Gona Gorriak araoa eginen du eta beste su baten ondoan geldituko da. Orduan azalduko da Orobeko Mari, Lamien jainkoa. Mainamikirriri dei eginen dioten sorgin taldeak ere araoa eginen du sura hurbildu aurretik. Farajoleek lo dauden izpirituei dei eginen diete, Mari gurtu aurretik. Despeditzeko azken jentilaren etorrera iragarri da, Olentzero berarena hain zuen ere.