Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabon-kantak izanen dira Altsasuko abesbatzaren kontzertuaren ardatza. Haiekin batera, gogoko dituzten beste lau kantu ere abestuko dituzte: espiritual beltza, folk eta sehaska kantak. Emanaldia despeditzerakoan Josetxo Lumbreras eta Enrike Zelaiaren laguntza izanen dute. Eguberri garaiko kantu ezagunekin batera, Altsasun garai batean jasotako gabon-kantak (Gaur da eta Agur Jesus, Maria eta Jose) abestuko dituzte. Akordeoilariarekin batera, Agur jaunak! Kantuaren bertsio berria eginen dute. Erkudengo Ama abesbatzako kideak pozik daude urte akaberan, 30. urteurreneko ospakizunak izan dituzte. "Abesbatzarendako urte ona izan da" baloratu dute. Emakumezko ahots berriak sartu dira abesbatzan. Gizonezko gehiago beharko lituzkete. Bata edo bestea, bakarren batek abesbatzan aritu nahi badu, astelehen eta ostegunetan, 22:00etan Iortia kultur gunean egiten diren entseguetatik pasa daiteke.