Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte bateko etenaren ondoren, bueltan da Bertsoberriz zikloa Altsasura. Kartel erakargarria du biharko saioak, kantuan Jon Maia, Uxue Alberdi eta Eneko Lazkoz ariko baitira. Nafarroako Bertsozale Elkartearen Bertsoberriz zikloaren baitako saioa da Altsasukoa. Elkarteak ziklo hori 2007an jarri zuen martxan, eta hainbat ekitaldiren bidez Nafarroan bertsozaletasuna sustatzea du helburu. Altsasun duela lau urte bertso saio bat antolatu zuten Kima euskara taldeak eta Nafarroako Bertsozale Elkartean. Pasa den urteko hutsunearen ondoren, elkarteak saioa aurten berreskuratzea "interesgarritzat jo" du, eta hurrengo urteetan jarraipena izateko bokazioa du bertso-saioak. Sarrera 5 eurotan eskuratu daiteke eta erdia Bierrik Fundazioarendako izanen da. Ttottoren ondorengoakAipatu bertsolariekin batera, Altsasuko bertso eskolako kideak ariko dira. Orain dela hiru sortu zen haurren lehen taldea, Bertsolaritza Irakaskuntzan programaren ondorioz. Lau kide ziren hasieran. 4 kiderekin abiatu zen bertso eskola. Pasa den urtean beste batzuk animatu ziren eta aurten etxarriar bat ere bada taldean. Gaur egun 12 eta 14 urte bitarteko zazpi kide ari dira bertso eskolan: Imanol Puerta Larrondo, Idoia Granizo Uribarrena, Aitziber Grados Muñoa, Ekain Alegre Gil, Amets Artieda, Manex Grados Aiestaran eta Aitziber Agirre Mtz de Icaya. Asteartero biltzen dira, 17:15ean, Zelandin. Astero bildu izan da taldea bertsoaren inguruan ordubetez aritzeko. Doinuak ikasi, bertso zahar zein berriak entzun, bertsolariak ezagutu, ariketak eta beste egin dituzte bertso-eskolan. Hornitze lan horren ondoren, hemendik aurrera, kanpora begirako jarduera xumeak egin nahi dituzte. Izen emateaOtsailean deialdi berria eginen da. Interesatuek Nafarroako Bertsozale Elkartera hots egin behar dute: 948 143 747 edo 669 156 736.