Jendaurreko aurkezpena

Guaixe 2012ko abenduaren 27a

Hiru urteko lan isilaren ondoren, larunbatean jendaurrean aurkeztu zen Altsasuko Bertso Eskola. Josema Leitza irakaslearekin batera eskolako 7 ikasleetatik 5 aritu ziren bertso kantari. Txirulak jarritako doinuak lagun bertso saiora etorritako guztiei harrera egin zieten eta ondoren ariko ziren bertsolarien aurkezpen zirikatzailea egin zuten. Hasiera ederra, inondik ere.