Jazarpen frankistak eta naziak hilak

Guaixe 2012ko abe. 26a, 12:02
Makina bat pertsona pasa ziren naziek Europan barna eraiki zituzten kontzentrazio esparruetatik. naziek Austrian zituzten esparruetan hildakoen berri ematen duten datuak bere web orrian argitaratu ditu Espainiako Justizia Ministerioak. Pasa den mendeko 50eko hamarkada erdialdean Frantziako Borrokalari Ohi eta Gerraren Biktimen Ministerioak prestatu eta Espainiako Gobernuari emandako datuak dira publiko egin direnak. 4.440 pertsonen datuak dira. Austriako eremuetan hil ziren 60 euskal herritarren izenak ageri dira. Tartean bi altsasuarrenak: Restituto Victor Andueza Ranero (1906-12-09 // 1941-02-14) Gusen-Mauthausen hila eta Miguel Iriarte Uribe (1905-07-19 // 1942-07-10) Gusen esparruan hildakoa.