Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autobusak eta trenak karrozatzen dituen enpresa 2013ko lehen hiru hilabeteetan enplegu erregulazioa izanen dela jakinarazi digute enpresa batzordeko ELAko kideek. "Hala ere, hurrengo hilabeteetarako aurreikuspen onak" daudela jakinarazi digute. FEVErenak direnak eta Perun bukatuko duten tren batzuk egokituko dituzte eta gauza bera gerta liteke Angolan bukatuko duten tren batzuekin. Autobusei dagokienez, Sunsundeguik Volvorekin akordioa itxi du. Astral modelo berria garatuko litzateke, hirietarako, eta hibridoa litzateke. Konpainia berarekin kontsumo gutxiko beste autobus bat eginen da. Biak esklusiban. Alsa enpresarein ere harremanak omendi tu Sunsundeguik luxuzko autobusak egiteko. Bestalde, aurten merkaturatu duten SC7 autobusa 2013ko autobus izateko izendapena jaso duela ere jakinarazi digute ELAko kideek. EstraSodenaren bidez esku hartu zuen Nafarroako Gobernuak Sunsundeguin. Enpresa erdi publikoa zela argudiatuta funtzionarioei ezarritako neurria Sunsundeguikoei ere ezarri nahi izan zieten. Hau da, neguko estrarik gabe uztea. Mobilizazioak izan dira lantegian eta estra kobratuko dute azkenik langileek, baina ez dakite noiz. Bitartean, Sodenako arduradunekin biltzeko eskaera egina dute langileen ordezkariek, Altsasuko lantegiaren etorkizunaz hitz egiteko. Lantegian betiko arazoak jarraitzen dutela ere azaldu digute.