San Silbestreak gora. Gomez eta Beregaña nagusi Altsasun

Guaixe 2013ko urtarrilaren 8a

Altsasuko San SilbestreaGizonezkoak:1.Tasio Gomez: 16:102.Javier Borrega: 16:163.Alberto Martinez: 16:204.Javi Moreno: 16:325.Urko Berdud: 16:406.Ibai Huarte: 16:427.Israel Arbizu: 16:168.Juan Carlos Gomez: 16:489.Juantxo Arregi: 16:5710.Aritz Pellejero: 17:19Emakumeak:1.Maite Beregaña: 20:252.Maite Ares: 20:573.Maitane Txueka: 21:374.Amaia Zelaia: 22:475.Lourdes Oiarbide: 22:476.Raquel Agirre: 23:537.Marta Diego: 24:118.Leire Otaegi: 24:339.Ane Cantero: 24:4110.Anne Claver: 24:43*Oharra: Soilik lehendabiziko 10ak publikatu ditugu. Dantzaleku-Sakanak igorritako sailkapen osoa www.guaixe.net-en dago ikusgai. Urteko azken egunean ia 400 korrikalarik parte hartu zuten Altsasuko San Silbestrean. Urterik urtera gora egiten du lasterketa herrikoi honek. Horren isla, aurten 37 neska-mutikok parte hartu zuten kategoria txikietan eta 355 proba nagusian. San Silbestrea oso gustuko dute korrikalariek eta hori nabaritu zen. Giro polita zegoen lasterketan eta baita proba jarraitzera eta animatzera hurbildu ziren ikusleen artean. Korrikalariek Altsasuko herrietan prestatutako zirkuituari 3 itzuli eman zizkioten, 5 km osatu arte. Azken itzulira arte batuta joan zen lasterketa burua, baina hor Tasio Gomez gipuzkoarrak eraso egin zuen eta Zumarragakoa bakarrik heldu zen helmugara (16:10). 6 segundora sartu zen Javier Borrega altsasuarra (16:16), Alberto Martinez lakuntzarraren (16:30), Javi Moreno altsasuarraren (16:32) eta Urko Berduden aurretik (16:40). Emakumezkoetan Maite Beregaña uhartearra nagusitu zen (20:25), Maite Aresen (20:57) eta Maitane Txuekaren (21:37) aurretik. Altsasukoa San Silbestre beteranoena da, aurten 34. edizioa betetzen zuen, eta bere garaian Lagun Onak elkarteak antolatu eta gero, duela 5 urte Sakana Triatloi Taldeak eta Dantzaleku Sakanak hartu zuten proba antolatzearen ardura. Mario Lopez de Uralde memoriala izendatu zuten proba, lasterketa 17 aldiz irabazi zuen atleta altsasuarraren oroimenez. Lopez de Uraldez gain, aurten ere Iker Borrega omendu nahi izan zuten, 14 urterekin udan zendu zen gaztea. Bere lagunek eta institutuko kideek aurreskua dantzatu zioten. Bere osaba Javi Borregaren helmugaratzea oso hunkigarria izan zen. Moreno bigarrena Azkoienen eta Borrega 8.a LarraganLarunbatean Azkoiengo Erregeen Krosa jokatu zen, 5 km-ko proba. Javi Moreno altsasuarra bigarrena sailkatu zen, probako lehen beteranoaren saria jasoz. Egun berean Larragako Erregeen Krosa jokatu zen. Javier Borrega 8.a sailkatu zen. Pitxi, Antoni Azanza, Santiu Galarza eta Gorka Perianez ere poliki aritu ziren.