Kintoen ospakizunerako gutxi gelditzen da

Guaixe 2013ko urtarrilaren 8a

Ilbeltzaren 6, Errege eguna, egun berezia izan zen Altsasun aurten 18 urte betetzen dituzten neska eta mutilentzako. Urtero bezala Altsasuko udaletxean bildu ziren kintoen erregeak eta erreginak aukeratzeko. Garazi Urrestarazu alkateak banatu zituen kartak. Iker Diaz Arcek hartu zuen kartetatik lehenengo erregea eta laster iritsi zen bigarrena, Imanol Reparaz Escuderok hartu zuena. Nesken kasuan Maialen Apestegia Diegori egokitu zaio kintoen erregina izateko ardura. Miren Barbero Agirrebengoa erregina-ordearen laguntza izango du. Azkar atera ziren 2013ko kintoen erregeak eta erreginak.2013ko kinta 44 kintoz osatuta dago; 19 neska eta 25 mutil. Astelehenean hasi eta otsailaren 1a bitartean jota, porrusalda eta zortzikoa entseatuko dute Burunda pilotalekuan, 21:00tik 22:00ra. Juan Cruz Bengoetxea Saez de Maturana eta Andoni Beramendi dira irakasleak. "Jota da gehien kostatzen zaiena", adierazi du Bengoetxeak. Ospakizuna Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, hasi eta otsailaren 9an amaituko da.BerdintasunaAldaketak izango dira aurtengo Altsasuko kintoen ospakizunean. Duela sei urte neska eta mutilen berdintasuna lortze aldera neskak zortzikoa plazan dantzatzen hasi ziren. Ospakizunean berdintasun osoa lortzeko, aurten, neskek zein mutilek otsailaren 5ean eskatuko dute dirua altsasuarren artean. Ohituraren arabera neskak Santa Ageda bezpera egunean ateratzen ziren eta mutilak otsailaren 5ean. Egun berean saltzen dituzten opilak, orain arte nesken eskuetan zegoen lana, elkarrekin egingo dutela adierazi du Bengoetxeak; hala ere, aldaketen nondik norakoak zehaztu behar dituzte oraindik.44 kintoakMaialen Apesteguia Diego (erregina), Miren Barbero Agirrebengoa (erregina-ordea), Miren Aldasoro Lezea, Idoia Moreno Gonzalez, Laura Olmos Aristorena, Gixane Viedma Perez, Jone Rubio Mazkiaran, Ane Moreno Gonzalez, Ainara Salgado Gomez, Andrea Jimenez Claver, Helena Zufiarre Ganuza, Igone Imaz Arguelles, Naroa Diaz Gonzalez, Erkuden Roa Jorge, Ainara Salgado Galan, Alazne Pascua, Ainhoa Saavedra Letona, Jaione Diaz Mazkiaran eta Leire Mazkiaran Bergera. Iker Diaz Arce (erregea), Imanol Reparaz Escudero (errege-ordea), Yerai Perez de Villareal Borrega, Ruben Barroso Delgado, Jon Artigas Lopez, Oihan Arnanz Ziordia, Unai Pelaez Diaz, Imanol Martinez Marquez, Julen Paniagua Amillano, Iosu Guinea Jimenez, Peio Bengoetxea Urdaniz, Julen Calvo Notario, Iban Chaparro Alfaro, Jon Amaro Mazkiaran, Jon Cid Perkaz, Mikel Madinabeitia Bergara, Mikel Corchero Fortuna, Jon Kepa Bengoetxea Irigoien, Beñat Zelaia Barandiaran, Aratz Urrizola Ortigosa, Aitor Morcillo Zufiarre, Adrian Senar Oiarbide, Julen Agirrezabala Uharte, Adrian Claver Alba eta Ander Urrestarazu Cerdan.