Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko hainbat gazte 5 egunez (abenduaren 27tik 31ra) Labadero eraikinean zintzilik egon ziren. Hala protesta egin zuten Portland-ek Nafarroako errauskailua Olatzagutian "inposatu" nahi duela salatzeko. "Guztion artean galarazten ez badugu, hondakinak erretzeari ekingo dio UPNren Gobernuaren onespena jaso ondoren". Gazteek "arrazionaltasun aldarria" egin nahi izan zuten, "beste eskualde batzuetan baztertu dena hemen burutzea ekarriko lukeen baimenik ez ematea" eskatu zioten Nafarroako Gobernuari; "gizakion osasunerako arriskutsua izateagatik eta ekarriko lukeen aberastasun eta enplegu galeragatik". Berrerabiltzean eta birziklatzean oinarritutako alternatibak proposatu zituzten zintzilikatutakoek.