Tokia dago hip hop ikastaroan

Guaixe 2013ko urtarrilaren 11

Gaur hasi eta ostiralero, martxoaren 22ra arte, Altsasuko Intxostiapunta gazte guneak hip hop ikastaroa hartuko du. 17:00etatik 19:00etara da ikastaroa. Guztira 20 ordu. Gazteria sailetik jakinarazi digutenez, oraindik ere tokiak libre daude. Izena eman nahi duenak 948 564 785 telefonora hots egitea eta 15 euro ordaintzea besterik ez du. Bestalde, gazte gune berean bihar eta hurrengo larunbatean euskal sukaldaritzari buruzko tailerra izanen da. Saio bakarrean aritu nahi duenak 2 euro ordaindu beharko ditu; biengatik, 3. Azkenik, gaur, gazte guneak pobrezia eta gazteriari buruzko hitzaldi-tailerra hartuko du 18:00etatik aurrera. Nafarroako Gazte Kontseiluak antolatutako ekimena da.