Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean La Encina elkartean txerria hiltzearen eguna ospatuko dute. 9:30ean bildutakoek ogi apurrak gosaldu eta hilik ekarritako animaliaren gorpua zatikatuko dute eta txorizoak, odolkiak eta beste eginen dituzte. Haragi zati batzuk gordeko dituzte, beste batzuk larunbatean bertan janen dituzte bildutakoek. Lanak despeditu ondoren, txitxirioak aza eta txerrikiz lagunduta. Etxean egindako Extremadurako gozoekin gozatuko dute ahoa.La Encina elkarteak jakinarazi duenez, bazkideei eta bazkide ez direnei dago zabalik ospakizuna. Aurrenekoek 8 euro ordaindu beharko dituzte, 11 bigarrenek. Bihar despedituko da izena emateko eguna. Elkarteak Caixan duen bulegoan ordaindu behar du bazkaria.