Motxila 21; down eta gehiago

Guaixe 2013ko urt. 18a, 09:36
No somos distintos argazki erakusketa mustuko da etzi Altsasun. Motxila 21 taldearendako Kutxi Romerok konposatu duen abestiaren izenburua hartu da hori. Taldea Down Sindromea daukaten 12 gaztek osatzen dute. Motxila 21 taldeak 5 bat urteko ibilbidea egina du eta horren isla ikusi daiteke erakusketan. Gainera, pasa den urtean egindako bideoa ere ikusgai izanen da. Berriki diskoa argitaratu du taldeak. Motxila 21 taldeko musikarien artean dago Aintzane Lizarraga Etxeberria (saxofoia) dorrobarra. Haiekin batera taldean 9 irakasle daude; horietako hiru ere dorrobarrak dira: Ainhoa Lizarraga Etxeberria (akordeoia), Mirian Razkin Tajuelo (saxofoia) eta Andoni Zilbeti Elia (saxofoia eta kitarra-abeslaria).