Azienden bazkarako herri-lurrak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2013ko urtarrilaren 22a

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, azienden bazkarako herri-lurrak eskatzeko interesa dutenek eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko garaia dute. Udalak adierazi duenez, bazkarako herri-lurrak gizarte irizpideen arabera emanen dira. Hau da, ekonomikoki xumeago diren familia unitateei emanen zaizkie, baita abeltzaintza jarduera nagusi dutenei ere. Eskaerak baloratu ondoren, eskatzaile guztiak bilera publikora deituko ditu udalak. BaldintzakEskatzaileek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: jabetzan edo alokairuan dauden hiri-ondasunen eta lurren zinpeko deklarazioa; Altsasun 9 hilabetez gutxienez bizi dela adierazten duen deklarazioa ere; lursailen zedula edo zehaztutako lursailen azaleraren egiaztagiria; Nafarroako Gobernuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroak emandako egiaztagiria, azienda kopuruaren eta motaren titulartasunari buruzkoa; saneamendu kanpaina betetzen dela dioen ziurtagiria; familiako kide bakoitzak jasotzen duen errenta guztien ziurtagiria eta bakoitzaren errenta aitorpenaren kopiak eta abeltzain direnak erregimen bereziko alta eta azken ordainagiriaren ziurtagiriak.