Iruñeko mus kanporaketarako bi txartelak banatuta

Guaixe 2013ko urtarrilaren 30a

Muslandia bihurtu zen larunbatean Zubi Ondo elkartea. Han jokatu zen Euskal Herriko V. mus txapelketako kanporaketa. 16:30ean eseri ziren mahaira 15 bikoteak. Taldekako fase bat jokatu zen lehenik eta handik finalerako bikoteak atera ziren. Beraz, parte-hartzaile guztiek, gutxienez, 3 partida jokatu zituzten. Altsasuko txapeldunak Ander-Iñaki bikotea izan ziren Gorka-Mikel bikoari finalean irabazi ondoren. Kontsolazio finalean Angel-Miren Juanjo-Lontxo baino hobe ibili ziren. Irurtzunen, bestalde, 8 bikotek parte hartu zuten. Nafarroako kanporaketarako txartela, Ivan Lopezek eta Sergio Maziciorrek lortu zuten.