Musika eskolako lanpostua hutsik

Guaixe 2013ko urtarrilaren 28a

Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak hutsik utzi du bat oposizio-lehiaketa bidez bete behar zuen lanpostua. Gitarra elektrikoko eta konboetako irakasle izateko deialdia egin zuen pasa den urtean, baina aurkeztutako hautagaiek ez zuten euskara proba gainditu eta lanpostua eman gabe gelditu da. Bestalde, Patronatu berak saxofoi irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egina du. Hautagaien epaimahaian aldaketa egitea erabaki berri du.