Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herrian Euskaraz-eko (EHE) kideak "euskararen ezagutza unibertsala bermatu eta belaunaldi berriak euskaldunduko dituen" eskola euskaldunaren alde agertu dira. "Euskal curriculuma oinarri hartuta euskal nortasunaren eta kulturaren transmisioa ziurtatuko dituen eskola euskalduna" proposatzen dute eragile euskaltzaletik. Hezkuntzan, "hizkuntza eta curriculuma edozein herriren nortasuna mantendu eta garatzeko ezinbesteko zutabeak dira".Guk eskola euskalduna! kanpainaren barruan, EHEko kideak herrian A eta B ereduak eskaintzen dituzten ikastetxea publiko eta pribatuak markatu dituzte, derrigorrezko hezkuntza, batxilergoa eta LH ikasketak ematen dituzte. EHEko kideek azaldu dutenez, "gaur egun euskalduntzera gehien hurbiltzen den eredua D eredua da, baina ez du guztiz euskalduntzen". Nafarroan euskalduntzen ez duen hezkuntza eredua salatu zute. Euskaltzaleek diotenez, hezkuntza kontseilariak Wert ministroari Nafarroako ereduen sistema "ez ukitzeko eskatu dio eta Wertek badaki gure egungo ereduek ez dutela berak nahi duen espainolizazioa oztopatzen".