Magia konjurua Altsasun

Guaixe 2013ko otsailaren 1a

Salvador Vicent, edo Yunke magoak, Altsasura Conjuro ikuskizuna ekarriko du bihar. Castellongo magoaren showak azken urteetan sortu dituen trukuen bilduma da. Adin guztietako publikoari eskainitako emanaldian, ilusio optikoak nabarmentzen dira. Hau da, jendea erdibitzea, desagerraraztea eta agerraraztea... Eszenaratzea ongi zaintzen du Yunkek, erritmo biziko ikuskizun indartsu, elegantea eta hipnotikoa lortuz. Ibilbide luzeko ilusionista, Yunkek 2000. urtean Lisboan izan zen munduko kongresuan txapeldunordea izan zen. Espainiako ilusionisten txapelduna, Parisen Urrezko Mandrakea, magiako Oskar saria lotu zuen David Copperfield-ekin batera. Munduan barnako makina bat antzoki eta telebista saiotan parte hartu du. Sakanan bigarrenez ariko da, pasa den urteko Irurtzungo festetan ikuskizun bera eskaini baitzuen.