Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Barañaingo taldearen kontra jokatutako partidan Altsasuk dominatu zuen hasieran. Horrela, atsedenaldira Rubiok sartutako bi goleko errentarekin joan ziren altsasuarrak. Bigarren zatian Altsasuri kosta egin zitzaion partidan sartzea. Lagunak egoera hori aprobetxatu zuen eta partida dominatu zuen, baina ez zuen lortu Altsasuren atea zulatzea. Horrela, 3 puntuak Dantzalekun geratu ziren. Sailkapen orokorrean San Juan da liderra, 46 punturekin, Aurrera bigarrenak baino 10 puntu gehiagorekin. Etxarri Aranatz 9.a da, 18 punturekin, eta Altsasu 10.a, 17 punturekin.