Urko Berdud 29.a Lizarrako Krosean

Guaixe 2013ko otsailaren 5a

Igandean Lizarrako krosa jokatu zen, Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa, Lizarrako Los Llanos parkeko zirkuituan. Gizonek 11,6 km-ko distantziari egin behar izan zioten aurre. Azkarrena Beste Iruñako Abdelhadi Habassa izan zen (34:18), Beste Iruñako Antonio Etxeberriaren aurretik (34:28). Hain zuzen ere Etxeberria izan zen Nafarroako Kros Luzeko txapelduna. Sakandarrei dagokienez, Hiru Herrin dabilen Urko Berdud altsasuarrak lan polita egin zuen, 29.a sailkatu baitzen (39:39). Dantzaleku-Sakanako Felix Benjumea altsasuarra 48. postuan sartu zen helmugara (41:01), eta talde bereko Juantxo Azurmendi altsasuarra 62. postuan (44:52).