Lodosako herri lasterketa Moreno eta Borregarendako

Guaixe 2013ko otsailaren 5a

Larunbatean XI. Lodosako herri lasterketa jokatu zen. Hainbat sakandar aritu ziren, Javi Moreno, Javi Borrega eta Isidro Asurabarrena altsasuarrak tartean. Morenok eta Borregak lasterketa buruan jartzea lortu zuten eta lagunartekotasun handia dutela erakutsi zuten, besotik helduta sartu baitziren helmugara. Zorionak bioi.