Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean Alde Zaharreko bizilagun batzuk deialdia egin zieten auzotarrei, hondakin organikoak kudeatzeko auzo-konpostagailua jartzea. Deialdiari erantzunez, 30 bat auzotar bildu ziren Gure Etxea eraikinean. Konposta nola egin ezagutzeko aukera izan zuten, baita kezka eta zalantzak argitzeko ere. Otadiko Kristo Deuna ermita inguruan auzo-konpostagailua jartzeko aukeraz ere hizketatu ziren. Bukaeran, konposta eta auzo-konposta egiteko prest zeudenek izena eman zuten. Haiek duten interesaren berri Sakanako Mankomunitateari eta Altsasuko Udalari jakinaraziko diote. Hondakin bilketa sistema berria ezarriko da aurten Sakanan. Mank herriz herri bilerak egiten hasi da. Altsasuko Udalak sistema horren ezarpena irailera atzeratzeko eskatzea erabaki zuen. Horrekin batera, Altsasuko Udalak atez-atekoaren inguruko herri galdeketa loteslea egitea erabaki zuen. Guztia bideratzeko batzordea sortu zen udalean eta oraindik ez da ezer zehaztu.