Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalaren azken bilkuretan ez da zinegotzi sozialistarik egon. Batek aspaldi baja eman zuen eta bestea gaixo dagoelako ezin izan da joan. IUko Arturo Carreño zinegotziak PSNri egoera lehenbailehen bideratu dezala eta, bitartean, "justifikatutako gaietan delegatutako botoa" erabiltzea proposatu dio. Carreñok dioenez, horrela "oposizioak nahikoa boto lituzke gai garrantzitsuetan kontra egiteko". Koalizioko kideak gogora ekarri du azken bi udal bilkuretan hainbat gai botoen berdinketarekin bukatu duela eta berdinketa alkatearen kalitateko botoak hautsi duela (ur horniduraren etenagatik hobariak ematea, GKEei zuzendutako jardueren antolatzaileei azpiegiturak erabiltzeagatik tasak ez ordaintzea eta beste). Baliabide hori "gobernatzeko nahikoa babes ez duten talde politikoek erabiltzen duten azken baliabidea" dela adierazi du Carreñok.