Zortzikoa haize boskoteak jota

Guaixe 2013ko otsailaren 7a

Asteartean hasi ziren Santa Ageda ospakizunak Altsasun. 44 kintoak plazan zortzikoa dantzatu zuten. Haiekin batera, duela 25 urte kinto izan zirenak ere animatu ziren dantza egitera. Baina dantzatu zuten airea moldatua zegoen, txistulariekin batera haize boskote batek jo zuelako dantzarako doinua. Lorenzo Gonzalez Urkizuk egokitu zuen partitura. "Daukadan kintarekin poz-pozik nago. Haiei eta musikariei opari gisa moldaketa egitea otu zitzaidan". Kontserbatorioko irakasle izanik, halako moldaketa bat baino gehiago egina da Gonzalez. Bere partitura honakoek jo zuten: Iker Urreta (tronpeta), Konstantxo Gonzalez (tronpeta), Asier Izagirre (tronboia), Jesus Irisarri (bonbardinoa), David Pejenaute (tuba), Pedro Jimenez (perkusioa), Cristobal Lanz, Cruz Mari Martinez, Margari Iglesias, Imanol Lobo eta Carlos Sanchez (txitu) eta Josetxo Lumbreras eta Angel Aldasoro (atabala).