Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errezitaldi eta kontzertuak daude iragarrita Hitzak Hegan olerki topaketan, Bidasoaldeko Kabigorri Ateneoak antolatu duena. Asteartean abiatu zen programa, Irungo ateneoa eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea (KMK) egoitza dituena. Azken horretan gaur, 19:30ean, Castillo Suarez poetak parte hartuko du. Altsasuarrak argitaratu berri duen Urtebetetze festa bildumako poemak aletuko du. Horretarako Borja Estankona musikariaren laguntza izanen du. Donostiara joan ezin duenak, KMKren web orriaren bidez zuzenean ikusteko aukera izanen du.