Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Barandiaran kazetari altsasuarra izanen da Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteko, Hekimeneko zuzendaria. 20 urtez Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari aritua, hainbat hedabideetako kolaboratzaile eta idazlea ere bada Barandiaran. Hekimenek euskara hutsez aritzen diren eta publikoak ez diren 54 hedabide biltzen ditu, tartean Guaixe astekaria eta Beleixe Irratia (FM 107,3). Helburuen artean du euskal hedabideen elkarlana bideratzea. Horrekin batera, beste helburu hauek ditu: kideen arteko harremana estutzea; diru-laguntza publikoen alorrean eragitea eta hitzarmenak bilatzea; publizitate instituzionalaren alorrean euskal hedabideen portzentajea emendatzea elkarlanerako bideak bilatzearekin batera; eta euskal hedabideen behatokia sustatzea.