Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 24an, igandean, 18 urte bitarteko edozein haur eta gaztek parte hartu ahalko du Altsasuko Sagrado Corazón ikastetxeak antolatutako argazki rallyan. 16:30etik 18:30era bitartean parte-hartzaileek 20 argazki digital ateratzeko aukera izanen dute, beti ere, Altsasuko hirigunea, parkeak eta lorategiak gaitzat hartuta. Haietaren batean aipatut ikastetxea agertu beharko da. Izena eman nahi dutenek lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago edo lehiaketako blogaren bidez egin dezakete. Hiru argazkirik onenek sari bana jasoko dute.