Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egonaldi arrakastatsua egin zuen Altsasuko inauteri segizioak XXII. Pernikeko Nazioarteko Mozorroen Jaialdian. Bulgariako hiri horretako jaialdira eraman zuten 29 altsasuarrek herriko inauteria. Otsailaren 1ean abiatu ziren eta Altsasuko ihotea ezagutzera eman ondoren, buelta 5ean egin zuten. Bigarren aldia da altsasuarrek Perniken izan direla. Aurrekoa 2011n izan zen.