Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Despeditu da Nafar Kirol Jolasen emakumeen kadete mailako areto futboleko lehen fasea. Irurtzungo Xotako neskak eta Arbizuko Aldabidekoak lehen multzoan aritu dira lehian, beste 5 talderekin batera: Aurrera, Atarrabia, Orbina, Paz Ziganda eta Tafatrans. Bigarren multzoan 7 talde aritu dira lehian. Bada, txapelketako lehendabiziko fasea despedituta, primerako lana egin dute sakandarrek: Irurtzungo Xotako neskek jokatutako 12 partidak irabazi dituzte. Guztietan izan dira garaileak. Lehenak izan dira lehen fasean, 36 punturekin. Aldabidekoak ere ez dira oker ibili. hirugarrenak sailkatu dira arbizuarrak, 21 punturekin, 7 partida irabazi eta 5 galdu eta gero. Lan handia egin dute bi taldeek. Zorionak!Baina oraindik ez da liga bukatu. Asteburuan emakumeen kadete mailako areto futboleko bigarren fasea hasiko da. Xota eta Aldabide lehen multzoan lehiatuko dira, 1-6 postuen arteko multzoan, beste 4 talderekin batera: Valtierrano, Cantera, Orbina eta Kaparroso. Hemendik aurrera partidak zailduko dira, onenen artean lehiatuko baitira. Zorte on!Emakumeen kadete mailako Xota. Jokalariak: Maider Martinez, Lorena Barberena, Geaxi Eizagirre, Irantzu Zarranz, Maria Villar, Idoia Urdangarin, Nerea Viñas eta Maider Eizagirre.