Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inguruan ikusi eta entzuten zutenarekin ondu du La Nave konpainiak El atribulado voto de la señá María antzezlana. Ama semea ditu protagonista. Camilo Etxeberria Pancorbo gehiengoa duen alderdiko parlamentarioa da eta parlamentuan zerbait "garrantzitsu" iragarri aurretik amaren etxetik pasatzea erabaki du. Bere aukera handia da. Mariak ere bere planak ditu, semearenarekin bat ez datozenak. Izan ere, aldakako operazio ondoren hartzen ari den pilulek albo-ondorio bereziak sortzen dizkio. Atsekabetua dago semearen alferkeria eta handinahiarekin. Murrizketen arduradunetako bat "preso" izanda epelak entzun beharko ditu semeak. Gizartean dagoen haserrearen isla da bihar Iortia kultur gunean ikusiko den lana. "Egungo egoeraren dramatizazioa" egiten duen komedia horrek. Miguel Munarrizek idatzia, berak jokatzen du semearen papera eta Marta Juanizek amarena.