Irlandatik dator notizia

Guaixe 2013ko otsailaren 19a

Emakume poeten antologia argitaratu dutela. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko emakume poeten antologia. Jatorriko hizkuntzan eta ingelesez. Forked Tongues (Shearsman, 2012) duela izenburua. Irlandar emakume poetek itzuli eta Irlandan bertan aurkeztuko dutela. Eta han izanen dela Castillo Suarez. Dublinen izanen da notizia, otsailaren 28an, ostegunean. Eta martxoaren 1ean, ostiralean, Cork-en. Bi hiritan aurkeztuko dutelako liburua. Bietan errezitatuko du Suarezek. Baita Susan Connollyk, bere itzultzaileak ere. Souvenir (Elkar, 2008) liburuan argitaratutako 3 poema (Arrainez gainezka..., Jaioko ez diren... eta Ez dakit beste...) eta Zurgai aldizkarian argitaratutako bat (Anemonek esnatu zaituzte, 2009) irakurriko dituzte, euskaraz, ingelesez. Cervantes institutuak eta Etxepare institutuek batera antolatu dituzte aurkezpenak. Irailetik dator notizia, hil haren 15ean argitaratu zelako liburua. Manuela Palacios da editorea. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko emakume poeta entzutetsuenen lanak bildu zituen. Eta haiek itzultzen irlandar idazleak jarri. Literatur komunitate horien arteko lotura estutu nahitik sortu zen liburua, mihi zatibitua. "Aniztasuna ospatuz, guztien artean Europako literatura eszena aberasteko". DaudePilar Pallarés, Chus Pato, Lupe Gómez Arto, Yolanda Castaño, María do Cebreiro (Galizia); Vinyet Panyella, Susanna Rafart, Gemma Gorga, Mireia Calafell (Katalunia); Itxaro Borda, Miren Agur Meabe, Castillo Suárez, Leire Bilbao (Euskal Herria).Itzultzaileak: Maurice Harmon, Lorna Shaughnessy, Anne Le Marquand Hartigan, Máighréad Medbh, Mary O''Donnell, Michael O''Loughlin, Paula Meehan, Keith Payne, Theo Dorgan, Celia de Fréine, Catherine Phil MacCarthy, Susan Connolly, Paddy Bushe. Itzulpen zirriborroak: Kirsty Hooper, Diana Cullell eta Juan Arana-Cobos.DituGaztelania, galegoa, katalana, ingelesa, poloniera, kurduera... itzuliak poemak Castillok.