Torturatuendako erreparazio eske

Guaixe 2013ko otsailaren 20a

Herrian 27 pertsonek torturak pairatu dituztela salatu zuten, azkena 2005ean, "baina jakin badakigu ere jende gehiago dagoela"Pasa den asteko asteazkenean, Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean, tortura salatzeko udaletxe aurrean kontzentrazioa egin zuten hainbat herritarrek. Horrekin batera, tortura erabiltzen duten indarrek "Altsasuko herriari ezartzen dioten errepresioa" salatu zuten.  Kontzentrazioan bildu zirenak torturatuak izan ziren pertsonendako aitortza eskatu zuten. "Denok eskubide berberak merezi ditugula aldarrikatzea ere oso garrantzitsua da: egia, justizia, memoria, aitortza eta kaltearen ordaina estatuen indarkeria jasan duten guztientzat, salbuespenik gabe". Bildutakoen ustez, "estatuak gaurdaino eragin dituen biktima guztiak ez onartu, ezta horien gaineko erantzukizuna hartzeko pausoakinolaz ere ez direlako eman".Torturaren "egia osoa ezagutu eta aitortzeko bidea egiteko" bitartekoak eskatu zituzten. Gaia konpontzeko Espainiari "borondate politiko falta" leporatu zioten eta estatuaren "inpunitatea" salatu zuten. Torturarik berriro ez errepikatzeko oinarria jartzea aldarrikatu zuten bildutakoek.Otsailaren 13aEgun horretan, 1981ean, Joxe Arregi hil zen, Guardia Civilak torturatu ondoren. Orduz geroztik torturapean hildakoak oroitzeko eguna da Euskal Herrian.