Azken maukak IV. Stock Azokan

Guaixe 2013ko martxoaren 1a

Altsasuko Dendarien Elkarteak antolatuta, larunbatean eta igandean eginen da Burunda pilotalekuan. Aurtengo berrikuntza da asteburuan Altsasun Pintxo Potea egiteko aukera izanen delaAltsasuko Dendarien Elkarteak antolatuta, asteburuan burutuko da IV. Stock Azoka, Altsasuko Burunda Pilotalekuan, Altsasuko Udalaren laguntzarekin. Larunbatean eta domekan mota guztietako maukak erosteko aukera izango dugu, goizez eta arratsaldez, Altsasuko Dendarien Elkarteko kide diren denda eta komertzioen eskutik. Bi urtetik behin egiten da stock azoka. Denboraldian saldu gabe geratu diren produktuei eta biltegian dauden produktuei irtenbidea emateko aukera ematen die azokak dendariei, eta primerako produktuak prezio baxuan erosteko aukera, aldiz, erosleei. Krisiaren eragina horrenbeste nabaritzen dugun honetan, aukera ona eskainiko digu asteburuan Altsasuko Dendarien Elkarteak, arropak, zapatak, etxerako osagarriak eta beste prezio ezin hobean erosi ahal izateko aukera. Denboraldiko azken maukak, beraz, asteburuan egin ahal izango dira Altsasun. Eguna borobiltzeko, pintxo poteaErosketak egin ondoren zerbait hartzera joatea aukera ona da. Horrela, eta stock azoka aberasteko, Altsasuko zenbait tabernek ekimenarekin bat egin dute eta Pintxo Potea eskainiko dute. Goian aipatutako tabernetara pote bat hartzera joaten direnei mokadutxoren bat eskainiko zaie, opari. Beraz, astebururako plan ona eskaintzen du Altsasuk: stock azoka eta pintxo potea.Altsasuko IV. Stock Azoka (Burunda pilotalekuan)Larunbatean, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:00etaraIgandean, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etaraPintxo PoteaXurrut Altsasuko Tabernen Elkarteko tabernetan: Gernika, Lurrazpi, Arkangoa, Gautxori, Urtzi, Xume eta Koxka.Eta ondoko tabernetan ere: Biltoki, Kukua, Lezea, Goya, Las Vegas, Kaixo, Fortxo, Espejo eta Irubide