Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika afro-karibearra, flamenkoa, funka eta jazzaren ikutua duen talde zarauztarrak otsaileko azken larunbatean mustu zuen aurreneko diskoa jendaurrean. Zarauzko Modelo aretoan izan zen. Sorrera izenburuan duen diskoan Altsasuko dantza eta musika eskolako ikasleek parte hartu dute. Izan ere, Tik Tarak kontzertu pedagogikoa eskaini zuen Iortia kultur gunean ilbeltzaren 12an eta eskolaniako 50 haurrek parte hartu zuten.