Nazabalen margoak Zizurkilen ikusgai

Guaixe 2013ko martxoaren 6a

Igandetik heldu den asteleheneraino, Itziar Nazabalen margolanak Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean daude ikusgai. Sexuaren plazerra eta Ametsezko marokiar kaleak serietako lanak daude ikusgai, astez eta larunbatean, 16:00etatik 20:00etara eta igandean 11:00etatik 14:00etara.Domekako mustutzera joan zirenak Nazabalekin hitz egin eta haren lanen inguruko iritziak trukatzeko aukera izateaz gain, koktel afrodisiako eta sensual batez gozatu eta  jartzeaz gain arabiar giroko chill out espazio batekin gozatzeko aukera izan zuten. Sabel dantza erakustaldia ere izan zen. Erakusketako koadroen gaiarekin lotura duen aurkezpena izan zen, beraz.