Aste santuan kontziliaziorako aukera

Guaixe 2013ko martxoaren 7a

Ezgaitasuna duten gazteendako programa izanen da apirilaren 2tik 5era, 17:00etatik 20:00etara, Intxostiapunta gazte gunean3 eta 12 urte bitarteko haurrendako bi aukera daude: 8:30etik 13:30era edo 11:00etatik 13:30era, Kangu udal ludotekanLana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egitea xede duen Altsasuko III. itunean bateragarritasuna atal bat du, eta edozeini bere bizitza eta lana egokitasunez garatzeko aukera aitortzen dio. Horregatik, Altsasuko Udalak bere baliabideak jartzen ditu herritarrei bizi baldintzak hobetu eta ardura familiako kide jakin batzuen bizkar ez uzteko. Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak kendu ditu. 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako eta ezgaitasuna duten gazteendako Bateragarria-Dibertigarria programan izena eman nahi dutenek martxoaren 12ra arte eman dezakete izena. 012 telefonora hots egin behar da, txartel bidez ordainduko da. Izena emate tasetarako, zenbait kasutan, hobariak ere aurreikusi ditu Altsasuko Udalak.