Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Arteko galerian gaur, 20:00etan, mustuko da artista liburuei buruzko erakusketa. Apirilaren 30era arte zabalik egonen den erakusketa horretan hainbat emakumek sortutako artista liburuak egonen dira ikusgai, horien artean Dora Salazarrenak. Erakusketa kolektibo horrekin Arteko galeriak Mujeres en las Artes Visuales-ek antolatu duen II. Emakumeen Begiradak Jaialdiarekin bat egin du. "Etengabe berritu eta egunetik egunera artisten, bildumazaleen eta publikoaren artean obra bereizi gisa indarra hartzen ari den genero artistiko horretan emakumeek egindako lanari ikusgarritasuna eta zabalkundea eman nahi diogu" azaldu dute galeriatik.