Nafarroako Herri Kirol Jokoak Altsasun

Guaixe 2013ko martxoaren 8a

Txapelketako 3. Jardunaldia Altsasun jokatuko da, igandean, 11:00etanNafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Herri Kirol Jokoen 2 jardunaldi jokatu dira dagoeneko. Altsasuk 3. jardunaldia hartuko du igandean, goizeko 11:00etan, Iortia plazan (eguraldi txarra eginez gero Burunda pilotalekuan). Sakanatik ondoko taldeak ari dira lehian: Andra Mari ikastola, Putterri (Andra Mari ikastolakoa ere) eta Iñigo Aritza ikastola, kategoria ezberdinetan lehiatuz.2. jardunaldiko emaitzakAurreko igandean 2. jardunaldia hartu zuen Beteluk. Kimuen mailako proba konbinatuan Andra Mari nagusitu zen (7:14), Putterri 3.a izan zen (7:31) eta Iñigo Aritza 5.a (7:45). Haur mailako proba konbinatuan Berriozar gailendu zitzaion (8:49) Andra Mari 2.ari (10:20). Iñigo Aritza 4.a izan zen (10:46) eta Putterri 5.a (11:04). Eta kadete mailako proba konbinatuan Basaburuak irabazi zuen (9:55). Andra Mari 3.a sailkatu zen (11:14).Sokatiran haur mailan (480 kg) Iñigo Aritza izan zen lehena (5 puntu), Andra Mari 2.a (4 puntu) eta Putterri 5.a (puntu 1). Kadete mailan (540 kg) Andra Marik eta Berriozarrek 2,5 puntutara berdindu zuten.