Bertan behera Lingua Navajorum antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2013ko martxoaren 14a

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek euskararen historia errepasatuko dute eskenatokian. Eta kontakizuna paradisuan abiatuko dute, non bikote bakar bat bizi zen. Mundo estatiko eta baketsua zen, eta nahikoa ziren onomatopeiak inguruko animaliak eta agerraldi naturalak deskribatzeko. Seme-alaben etorrerarekin sortu zen Euskal Gatazka, orain arte iraun duen fenomenoa.Bi aktoreek ziurtatzen dutenaren arabera "euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio". Teoriko horien ondorioa da euskararen garapena ez dela inoiz geldituko, "gatazkak, modu batekoak edo bestekoak,  beti egongo direlako".Euskararen firikaEuskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearen helburuak. Konpromiso hori hamaika egitasmo eta ekitalditan gauzatu da orain arte. Hitzarmen horri jarraiki, eta Korrika kulturalaren baitan, Lingua nabajorum antzezlana ikuskizun egongo da Korrika Sakanatik pasatzen den egunean.Sarrerak6€; 5 € Korrika laguntzaileek eta 3€ 16 urtetik beherakoek.