Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santi Luceño Arias zinegotziaren kargua Cristobal Lanz Lapuentek beteko du. Ostiralean egindako bilkuran udal idazkariak jakinarazi zuen NaBai 2011ko zerrendan bosgarren zen Iñaki Miguel Martiarenak uko egin ziola kargua hartzeari eta zerrendako seigarrena, Lanz, izanen da zinegotzi kargua hartuko duena. Aurretik, 2004-2007 legegintzaldian Altsasuko Taldeko zinegotzi izanda da. Bere zinegotzi akta hilabete bukaerarako jasotzea espero da.