LAB: beldurraren ondorioa da

Guaixe 2013ko martxoaren 14a

"Ez da alternatiba bat. Ez du proiektuaren etorkizuna bermatzen. Soilik, Sodena eta UPN ez direla enpresa itxiko dutenak"Sindikatu abertzaleko ordezkarien iritziz asteartean "UPNk eta UGTk Sunsundeguiko langileei gudua irabazi diete. Enpresa Batzordeari egindako presioak beharrezko borondateak menderatu ditu bien akordioak aurrera egiteko". Akordioan jasotako 65 kaleratzeen kontra azaldu da sindikatua. LABeko kideek ziurtatu dutenez akordioa ez da negoziatu. "UGTk inposizioaren alde egin du. Langile eta enpresa batzordearen gainetik pasa dira". LABk UPNri leporatu dio "lantegian eztabaida ez izateko erabaki politikoa" hartzea, "langileek egun batetik bestera akordioa berretsi edo lantegia itxiko zela, egoera horretan opatu ziren". Sodenak enpresa kudeatu duen urteetan "xantaia eta itxiera mehatxua" ohikoak izan direla esan du LABek. "UPN bere ariete UGTk langileen tentsioa eta beldurra bermatu ditu". Sodenaren irteerak langileak bermerik gabe etorkizunaren aurrean utzi dituela salatu du LABek. ProposamenaSunsundeguiko akordioak aurrera eginen zuela jakin baino bi ordu lehenago enpresan LABeko ordezkari diren Jon Bilbao, Jose Luis Ojer, Oskar Telletxea eta Javier Beraza, ibarreko arduradun Gaizka Uharterekin batera prentsaurrekoa eman zuten. Sunsundeguirendako "benetako alternatiba" baten proposamena egin zuten. Horretarako, lehenik, "benetako trantsizio aldi bat bermatuko lukeen" sindikatu guztien eta gobernuaren arteko negoziazioa abiatzea eskatu zuten. Negoziaziorako oinarri hauek proposatu zituen LABek: "helburu nagusia inbertitzaile bat bilatzea". Trantsizio aldia langileek bulkatu eta Sodenak ekonomikoki abalatu beharko lukeela adieraziko luke lau urtez. Langileen esku enpresaren kapitalaren %51 uztea eskatu zuen. Sodenak zorrari uko egitea eta 4 urtez enpresaren bideragarritasuna bermatzea proposatu zuten. Azkenik, kaleratze traumatikorik ez egitea proposatzen zuten LABeko kideek.