Auzolanerako deia

Guaixe 2013ko martxoaren 12a

Eguraldiak laguntzen badu, larunbatean Basoitxin auzolana eginen da. Auzolan taldetik jakinarazi dutenez, Dantzalekutik San Pedrorako bidean dauden zelaietan zuhaitzak landatu zirenetik hamarkadak pasatu dira eta inguru hori garbiketa baten premia du, argitzeko. Garbitzeko premia duen eremua zabala denez Auzolan taldeak bi auzolan egitea aurreikusi du, larunbat honetan eta hurrengoan. 8:00etan jarri dute hitzordua Dantzalekuko igerilekuan. Lanean 14:00etaraino ariko dira. Bakarren batek garbiketa lan horietan parte hartu nahi badu Iortia kultur gunean edo 012 telefonora hots eginez eman dezake izena. Altsasuko Udalak taldearen proposamenari oniritzia eman dio.Auzolan taldeak inguru horretan eginen duen bigarren auzolana da. Udazkenean basoko xendak txukundu eta Dantzalekun hasi eta bukatzen den bide zirkularra egokitu zuten. Udaberri akaberan, berriz, San Juan ermita inguruak eta herri sarrerako zubia txukundu zuten altsasuar talde batek auzolanean.