Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatu zen Milan-San Remo klasikoa. Elur denboralearen eraginez ibilbidean bi aldaketa egin behar izan zituen antolakuntzak. Horrela, txirrindulariek autobusez gainditu zituzten Turchino eta La Manie portuak. Oso proba gogorra bilakatu zen txirrindulariendako. Helmugarako 6 km-ren faltan zegoen Poggio mendatearen jaitsierak taldetxo bat aurreratzea ekarri zuen eta taldetxo horren arteko esprintean Qhubeka taldeko Gerald Ciolek alemaniarra izan zen garailea, Peter Sagan eta Fabian Cancellararen aurretik. Jorge Azanza altsasuarrak proba gogor hau bukatzea lortu zuen. 81.a izan zen, 7:49ra.