Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Liburutegiak "Ura eta zure ingurunea: Sakanako argazkiak" izeneko argazki erakusketa antolatu du Liburuaren Asterako, apirilaren 22tik 28ra. Erakusketa antolatu ahal izateko gaiari lotutako argazkiak atera eta lehiaketara bidaltzera animatu dute Altsasuko Elena eta Mari Luz liburuzainek. Ziur ura gaia hartuta makina bat argazki eder atera ahal direla Sakanan. Jasotzen diren argazkiekin erakusketa egiteaz gain, argazki horiekin album bat eginen da. Lehiaketa adin guztiei dago zabalik. Argazkiak biblials@cfnavarra.es posta elektronikora bidali behar dira edo liburutegira eraman behar dira, apirilaren 15a baino lehen.