IV. Razesa Duatloi Sari Nagusia bihar Altsasun

Guaixe 2013ko martxoaren 22a

Goizeko 10:50ean Nafar Kirol Jolasen Duatloi proba hartuko du Altsasuk, eta 16:00tan nagusien proba jokatuko da, aldi berean Nafarroako Sprint Duatloi Txapelketa denaDuatloiaren ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea dago bihar, larunbatean, Altsasun, Sakana Triatloi Taldeak hainbat entitate eta babesleen laguntzarekin antolatutako IV. Razesa Duatloi Sari Nagusia jokatuko baita. Goizean, 10:50ean, kategoria txikikoak ariko dira lehian, Nafar Kirol Jokoetarako (NKJ) baliagarria den proban, eta arratsaldean, 16:00etan, proba nagusia jokatuko da, aldi berean Nafarroako Sprint Duatloi Txapelketa izanen dena. Altsasuko duatloia Nafarroako eta Euskadi-Nafarroako Zirkuituetarako baliagarria da. 10:50ean kategoria txikikoak, TxiokanAurten ere kategoria txikikoak duatloian aritzeko aukera izango dute, Txioka haur ikastolaren inguruetan prestatutako zirkuituan. Aurrebenjaminak 10:50ean hasiko dira, benjaminak 11:10ean, kimuak 11:30ean eta haurrak 12:20ean. Juniorrek eta kadeteek helduen proban parte hartuko dute.16:00tan helduak: 5 km-23 km-2,5 kmIV. Razesa Duatloi Sari Nagusia arratsaldeko 16:00tan abiatuko da Foru Plazatik. 16:00etan emakumeak abiatuko dira eta 16:15ean gizonezkoak. Altsasuko Alde Zaharrean prestatutako 2,5 km-ko zirkuituari bi bira eman beharko diote korrika duatletek, segidan Iortia Kultur Gunearen aurrean dauden boxetan, trantsizio gunean, bizikleta hartu eta 23 km-ko distantzia osatzeko. Aurten bizikleta ibilbidea berria izango da: Bakaikuraino joango dira, han buelta hartu, Altsasun sartu eta Ortzaurterako bidegurutzeraino heltzeko, bertan buelta hartu eta Altsasura, trantsizio gunera jotzeko. Bukatzeko, bizikleta utzi eta 2,5 km-ko zirkuituari bira bat eman beharko diote korrika, Foru plazako helmugara iristeko. Antolakuntzatik adierazi dutenez, Altsasutik txirrindulan igaro ez diren parte-hartzaile guztiak lasterketatik kanpo geratuko dira lasterketa buruak azkeneko korrika sektorea hasi badu. Iaz 198 duatleta aritu ziren proban, eguraldi bikaina lagun, eta Raul Amatriain izan zen azkarrena. Aurten Probaren kronometrajea hartzeko duatletek Campionchip txipa eraman beharko dute. Dortsalak bihar bertan Gure Etxean jaso ahalko dira 14:00etatik 15:30era. Proba hasi baino ordu bete lehenago materialaren kontrola pasa beharko dute duatletek. Proba bitartean edari hornidura izango dute eta bukatzerakoan, helmugan, edari eta janari hornidura izango da. Dutxak Zelandi kirol gunean izanen dituzte eskura.SariakLehen gizonezko eta emakumezkoak: 200 euro + garaikurraBigarren gizonezko eta emakumezkoak: 125 euro + garaikurraHirugarren gizonezko eta emakumezkoak: 75 euro + garaikurraLehen juniorrak, lehen 23 urtez azpikoak, lehen beteranoak eta lehen sakandarrek (gizonak eta emakumeak) trofeoa jasoko dute. Talde onenak saria jasoko du.www.navarratriatlon.com Izena ematea eta probaren informazio guztia. Informazio gehiago www.dantzalekusakana.com web gunean.