Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatuta, igandean jokatuko da juniorren mailako 54. Erramu Trofeoa. Proba beterano hau goizeko 10:30ean abiatuko da SDA elkarteko egoitzatik, eta 79 km-ko ibilbidearen ondoren toki berean despedituko da. Altsasutik atera eta Etxarriraino abiatuko dira txirrindulariak, handik buelta hartu eta Olaztira bidean Altamira portua igo eta jaitsiz. Segidan Etxarriraino joko dute eta Lizarragako katea igo ondoren, Arbizutik Altsasurako norabidea hartuko dute, atzera ere Altamira portua igotzeko. Altamira jaitsita Altsasuko helmugara abiatuko dira. BTT eta afizionatuakCascantek BTT lasterketa hartuko du igandean, 10:30ean, Rural Kutxa Torneorako baliagarria. Eliteak eta kategoria txikikoak ariko dira. Bestalde, 23 urtez azpiko afizionatuek bi lasterketa dituzte. Larunbatean 34,8 km-ko taldekako erlojupekoa jokatuko da Laukizen, 10:30ean. Igandean, aldiz, XXXIX. Igoera Gorlara hartuko du Bergarak, 10:00etan (90 km).